Lapazarra eta Puntal Alto de Ukerdi Belagua aterpetik ibilbidea

inaxio·k

2024/09/01 - 16:36

85 klik
Abiapuntua: Belagua aterpea
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:1050 m
Eskema: Belagua aterpea - GR-12 arrastoa - Lapazarra - Harpea - Bidezidorra - GR-12 arrastoa - Puntal Alto Ukerdi - Bidezidorra - GR-12 arrastoa - Belagua aterpea.
Luzera:18.01 km
Iraupena: 8 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:
Noiz egina: 2024-08-19

Ibilbide ederra iruditu zait, Larra aldea zeharkatzen duten guztiak bezala. Lapazarrako itzulia egiteko asmotan abiatu nintzen, baina hura gutxi iritzita luzatzea erabaki eta Puntal Alto de Ukerdi tontorra bilatzea otu zitzaidan, ibilbidea behar bezala prestatu gabe. Erreferentzia bezala erabiltzeko arrasto batzuk jaitsi nituen Wikiloc-etik eta hala osatu nuen itzulia. Ia ibilbide guztia seinalatutako bideetan barrena doa, Puntal Alto de Ukerdiko tartea izan ezik. Tarte horretan, igoerarako egindako bidea hobetu daiteke, tontorra zehazki non zen jakin gabe igo nintzelako, baina jaitsierako bidea garbia eta egokia da, eta mendebaldeko kanalaren bukaeran harripilaz markatutako beste bidezidor batekin egiten du topo. GR-12aren arrastoa jarraitzea erraza da, baina bi momentutan harripilaz markatutako bestelako bidezidorrak jarraitzen dira, eta arreta jarri behar da ez deskuidatzeko. Helburua Puntal Alto de Ukerdi izanez gero ez da beharrekoa Lapazarra igotzea, hegoaldetik (GR-12 arrastoa) nahiz iparraldetik saihestu daiteke ibilbidea errazteko. Lainoa, elurra edo euria izanez gero ez da ibilbide gomendagarria.

 

Bidean ikusi beharrekoak:
Arrastoa:
EranskinaTamaina
puntal-alto-ukerdi-osatua_0.gpx207.09 KB
puntal-alto-ukerdi.gpx177.56 KB
Oharrak: GPSa oharkabean pilarik gabe gelditu eta konturatu nintzenerako tarte handi batean (Lapazarrako tartea) arrastoa jaso gabe gelditu zitzaidan, beste ibilbide batzuetako puskak baliatuta osatu dut. Erantsita utzi ditut bai GPSarekin jasotako jatorrizko arrastoa eta osatutakoa; osatutakoa da erakusten dena.

Komentariorik ez..

1·tik 52·ra, 52 guztira