Faalegi eta Manddale Endarlatsatik ibilbidea

inaxio·k

2024/01/27 - 18:01

35 klik
Abiapuntua: Endarlatsa
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:1097 m
Eskema: Endarlatsa - Lizarlan - Faalegi - Joncs lepoa - Manddale - Zigorraga - Arranoko Harria - Alkozpe - Bidasoa - Endarlatsa.
Luzera:11.56 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Noiz egina: 2024-01-27

Endarlatsako zubi zaharraren aldamenetik abiatzen da, instalazio elektriko baten hondakinen aldamenetik. Marka zuri-gorriak (GR 10) eta fosforito berdeak (Comète Sarea) jarraitu behar dira lehenengo tartean, nahiko ingurune zakar eta gora-beheratsuan barrena, Bidasoaren ibaiaren bazterrera jaitsi arte. Aurrerago errekasto baten zokora helduta pista batekin egingo dugu topo, hark eramango gaituz Lizarlan etxera. Kontuz hango txakurrarekin. Faalegi mendira mendebaldeko bizkarrean gora igoko gara. Han ote-motza gailenduta dago gehienean (galtza luzeekin joatea egokiena) eta arrasto garbiena jarraitzen saiatu beharra dago. Joncs lepora jaisteko ere otadi eremu bat zeharkatzen da, beste arrasto estu bat jarraituz. Handik aurrera bidea atseginagoa eta garbiagoa da, ez dauka aparteko zailtasunik.

Faalegi gailurra, mendebaldeko tontorra
Bidean ikusi beharrekoak:Manddale
Arrastoa:
EranskinaTamaina
faalegi-manddale-20240127.gpx125.11 KB

Komentarioak

    Profile picture for user inaxio

    Border collie zuri-beltza da eta aske egoten da etxearen atarian. Oso oldarkorra da. Lasai pasa nintzen atarian bazelako jende gehiago (bi ehiztari) baina haiei ez bezala niri oldartu eta hozka egin zidan. Hozka egin ondoren ate ondora joan eta hantxe etzan zen berriro.