Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Periantoak sepalo zuri ikusgarriak ditu, iraunkorrak, (6)8-15 mm-koak, lorezilak baino luzeagoak; sustrai tuberkuludunak, tortzel-itxurakoak; hostoak sasierrosetan daude (16)
Periantoak sepalo berdexkak edo horiak ditu, erorkorrak, 8 mm-tik beherakoak, lorezilak baino laburragoak; tuberkulurik gabeko sustraiak; hostoak zurtoinean sakabanaturik daude (19,20)
Akenio zintzilikariak, pedizelo luzearekin eta 3-4 hegalekin; lorezil-harizpiak anterak bezain zabalak dira gutxienez; lore-elkartea ikusgarria da, lorezil arrosak dituelako (17)
Akenio eseriak, saihets ± irtenekin baina hegalik gabe; lorezil-harizpiak anterak baino estuagoak dira; lore-elkarteak lorezil horiak edo berdexkak ditu (18,20a)
Lorexakiek 5-8 mm dituzte, eta anteren gainetik ageri dira; 8-12 mm-ko akenioak, oso zapalak, luzetara saihets anastomosatuak dituztenak (18)
Lorexakiek 0,6-2,2 mm dituzte, eta anteren azpitik daude; 1,5-7 mm-ko akenioak; akenioen saihetsak ez dira anastomosatuak (19, 20a)