Hostoak oinaldeko errosetan daude; lore gutxiko lukua, labur-laburra, 1-2 cm-koa (58)
Pedizeloak 2 mm baino laburragoak dira; kapsula ia biribila da, 3,5-4 mm luze; hostoak obatu/eliptikoak dira, osoak, 4-8 mm luze, eta zurtoinetan elkarren ondo-ondoan daude (61)
Landarea oinaldean zurkara da, eta zurtoin ± tenteak ditu, sustrairik botatzen ez dutenak; kapsula obatu/eliptikoa, zabal baino nabarmen luzeagoa; estiloa ia kapsula bezain luzea da (62)
Lukuak nahiko laburrak eta trinkoak dira, eta 2-4(6) mm-ko pedizeloa dute; lore-elkartearen ardatzak, pedizeloek eta kalizek guruin gabeko ile zutituak dituzte; kapsula zabal baino luzeagoa da, 6-7 mm luze; estiloa kapsula baino askoz laburragoa da (63)
Luku laxoak, 3-8 mm-ko pedizeloekin; lore-elkartearen ardatzak, pedizeloek eta kalizek guruin gabeko ile labur eta kizkurrak dituzte, edo guruindun ile zutituak; kapsula luze baino zabalagoa da, 4-5 mm luze; estiloa kapsula bezain luzea da gutxienez (64)
Komentariorik ez..