Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:BELABIETA (Uzturre - Ipuliño)
Aurkitzailea(k):J.M. Barandiaran Ayerbe
Noiz aurkitua:
1922-07-04
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Trikuharri labur irekia. Tumulu zirkularra 10 m. diametrokoa eta 0,50 m.tako altuerakoa. Ganbara, esparru errektangular bat, 3 harlosaz osatua dago, alboko 2ak barnekaldera piska bat okertuak daudelarik. Iparralderanzko norabidea. Bertako hareharriak.
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:762 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Oso nabarmena
Nola iritsi:
Belabieta Txikiko lepoaren erdian, Aznar (Gazteluaitz) eta Urdelar mendi tartean. Basaburu trikuharria 300 m. HHE-rantz kokatzen da, Loa trikuharria eta Loa I tumulua 850 m. IIMrantz.
Historiala:
J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1922an eta urte berean T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek industu.
Bibliografia:
Diputación Foral de Gipuzkoa 1923, pp. 6-7-8
Komentariorik ez..
Near targets
BASABURU trikuharria (273 m.ra) · Arnabar mendia (565 m.ra) · Urdelar mendia (659 m.ra) · LOA trikuharria (836 m.ra) · LOA 3, 4 ETA 5 tumulua (854 m.ra) · LOA I tumulua (863 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi