TXIMISTAko egia harrespila

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

2.3
2.3 ©inaxio (20110114)
2359 klik
Megalito mota:Harrespila
Aurkitzailea(k):L. Millán San Emeterio
Noiz aurkitua: 1988-08-27
Elementu kopurua: 6
Deskribapena:

Sei harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila tumularra. Diametroa 12 m.takoa I-H eta 11 m. E-M, eta 0,40 m.tako altuera. 38 lekukok osatzen dute, 0,40 eta 0,30 m. tarteko altuerako 22 azpimarragarriak direlarik.
2.- Harrespil tumularra. 13 m.tako diametroa eta 0,40 m.tako altuera ditu. Zehazgaitzak diren harkosko ugarik eratzen dute. Erdian harlosa batzuk ditu (ganbarakoak?).
3.- Harrespil tumularra. 4,10 m. diametrokoa I-H eta 3,70 E-M, eta 0,30 m.tako altuera. Lekuko ugarik eratzen dute euren artean 0,25 m.tako altuerako bat azpimarragarria delarik.
4.- Harrespila. 6 m. diametrokoa I-H eta 4,30 m. E-M. Agerian dauden 16 lekukok osatzen dute, 0,30 m.tako al-tuerako bat azpimarragarria delarik.
5.- Harrespila. 4,30 m. diametrokoa. Agerian dauden 18 lekukok eratzen dute, 0,35 eta 0,15 m. tarteko altuerako 4 azpimarragarriak direlarik.
6.- Harrespila. 4,80 m. diametrokoa I-H eta 4,50 m. EM. Agerian dauden 19 lekukok osatzen dute, 0,30 eta 0,15 m. tarteko altuerako 9 azpimarragarriak direlarik.

Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:780 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Ez da horren nabarmena

Komentariorik ez..

Near targets

Adarra, Agerre mendia (145 m.ra) · TXIMISTA harrespila (261 m.ra) · ELURZULO harrespila (597 m.ra) · ETENETA I harrespila (763 m.ra) · ETENETA III tumulua (817 m.ra) · ETENETA II harrespila (960 m.ra) · AMUNOLA harrespila (968 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints