Iramendi/Amuz baino garaixeagoa izan arren, Zotalar zorioneko zerrendatik at utzi zuten. Horrek bakardadera kondenatu zuen gainerakoan Iramendiren antzekoa den mendi hau. Agian zerrendaren egileek gain honen patu beltza aurrikusi zuten: hego-ekialdeko magalean harrobi bat egin behar dute, eta dagoeneko hasiak dira basoa soiltzeko lanak. Zilbetiko bizilagunek onespena eman arren, izugarria da natura hondatu behar izatea bizirauteko.
Oraingoz behintzat, pagadi zabalek Zotalerreko isurialde guztiak estaltzen dituzte, gailurra errespetatzen badute ere.
Inguruan, antzeko ezaugarrietako hainbat gain aurki ditzakegu. Mendebaldetik hasita, Ollarmendi (1207m), Lizartxipi (1108m), Lepotipi (1169m)Leñardiko lepora eta Adi erraldoira iritsi aurretik.
Zotalar izenari dagokionez, M. Belaskoren hiztegian zotal (aitzurrarekin altxaturiko lur edo belar mukulua) eta larre hitzen elkarketatik datorrela irakurtzen dugu.
Oso gertu (< 1.000 m)
Ollarmendi?? tumulua (723 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig