Saioa-Abartan katearen paraleloan, bada beste mendilerro apalago bat Egurtegi menditik abiatu eta iparralderantz luzatzen dena, Artesiaga eta Zokoako ibar sakonak bereiziz. Mendialde ederra da hau, bai gain soiletatik izanen ditugun paisaiengatik, bai zapalduko ditugun parajeen edertasunagatik. Izan ere, denetarik aurki daiteke katetxo honetan: pagadi zabalak, larre gozoak, harrizko gandorrak...
Artesiagako lepotik abiaturik, hiru gain nagusi aurkituko ditugu: Dolameakako kaskoa (834m), kateko gainik garaiena, bere harrizko gandorrarekin. Azkurreta (796m), pagoek inguraturik eta Xaguxelaiko Kaskoa, garaiera aldetik apalena (794m), baina paisaia zabalenak eskaintzen dituena.
Ideia ona izan daiteke Iruritatik abiatu eta kate hau Saioa-Abartanekoarekin lotuta txango zirkular luzea egitea.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig