Urkizta mendia

zuriain·k

2013/01/02 - 12:01

Urkizta
Urkizta ©zuriain (20121227)
1821 klik
Altuera:687 m
Abiapuntuak:
  • Elizondo
  • Gartzain
Lurraldea:Nafarroa

Albako Harriak adar bat bidaltzen du Elizondo alderantz, Larrabeltzeko harriak dira soka honetako lehen gaina, eta ikusgarriena. Tranpako lepo zabalaren bestaldean, Urkizta gaina zutitzen da. Bizkar luze eta leuna izanagatik, harria nagusitzen da gainaldeko zenbait tokitan, eta malkarrek itxura interesgarriagoa ematen diote. Hegoaldeko muturrean Katarri haitz ikusgarria aurkituko dugu.
Mendebaldera egin ahala, mendi soka leundu eginen da, eta Ezkaldo-Mendigain izanen dugu Gartzaina iritsi aurreko azken mendia, larre eta belardiek erabat hartuta.
Monumentu megalitiko ugariek txangoa aberastu eginen digute.

Komentariorik ez..

Near targets

URKITZE GAINA zutarria (4 m.ra) · URKITZE 3 trikuharria (11 m.ra) · URKITZE 4 trikuharria (30 m.ra) · URKITZE zutarria (323 m.ra) · URKITZE 5 trikuharria (365 m.ra) · URKITZE 2 trikuharria (390 m.ra) · Petrinea karobia (396 m.ra) · Otxabiako Lepoa karobia (432 m.ra) · URKITZE 1 trikuharria (486 m.ra) · URBIDE trikuharria (648 m.ra) · MEAKAKO LEPOA * trikuharria (681 m.ra) · Katarri mendia (876 m.ra) · EZKALDO 1 hego tumulua (981 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints