Txarlazo mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20081026)
4976 klik
Altuera:938 m
Beste izenak: Charlazo
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Urduña mt.
  • Urduña. (B.)

Bi irudirekin lotuta ageri da beti mendi hau, tontorrean katolikoek eraikitako saindutegi bitxia eta HEko ertzaren zoko baten zutitzen den monolito ospetsua, Pico del Fraile izenekoa. Tontorrean, aipatutako eraikinaz gain, hainbat antena instalazio zatar ere bada. Igoerabide erabiliena Urdu

Mendialdea*: Garobel / Sálvada

Komentarioak

    Orduñako trengeltokitik igo beharko duzu eliza batetik pasatzen den errepide batetik. gero hartu behar duzu aldapa handi daukan zementuzko pista bat ezkerraldean. Ez dauka arazorik. Gero pista bukatuko da eta hasiko da mendiko ibilbide bat. Ez dut gogoratzen ea senalisatuta zegoen ala ez, baina gogoratzen dudana da ez zeukala arazorik ibilbide hau jarraitzeko. Gero pasatzen zara "Portillo de la barrerilla"-tik eta berehala ailegatzen zara tontorraraino. Oso polita iruditu zitzaidan Ama birjinez itxura zeukaten eraikuntza, eta ikusmen oso politak ere hartatik. Merezi du.

    Profile picture for user inaxio

    AUNIA aldizkariaren 5. alean eraikin bitxi honi buruzko artikulu luze bat dator, argazki ugariz atondua, 2004.ean ospatu beharreko mendeurrena dela-eta.
    Eraikina porlanez egina da (EHan porlanez egindako lehenengo eraikina omen) eta 25 metro luze da. Catalunyatik etorritak enpresa batek eraiki omen zuen, 142 egunetan, bertakoen artean ikusmina eta harridura sortuz. Zuhaitz baten gainean zutitutako AmaBirjina irudikatzen du, Urduñako patroia dena ('Virgen de la Antigua'). Behe aldean zuhaitzaren enborrak 3 m. inguruko diametroa dauka eta, gorago, bere adarren gainean dagoen gelarako zurubia jasotzen du. Sarrera ez da zabalik izaten, antza denez.
    Artikuluan aipatzen diren bitxikerien artean gerra garaian jasotako kanoikadarena aipagarri: 115 mm.ko bala batek jo omen zuen, baina lehertu ez. Bere oinean egindako ermita geroztik egina da, 1946an.

Near targets

Haitzpeako Ama Birjina eraikina (19 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 52·ra, 52 guztira