- Antoñana
- Atauri
- Korres
Hegoaldera erakusten du ikuspegirik politena Soilak, Buxanda aldera: karaitzezko bi mutur zorrotz, harri bereko orratz zorrotzez inguratuta. Amildegi luze batez ebakita dago gandorra mendebaldera, Antoñana aldera; Korres aldeko isurialdea samurragoa eta soilagoa da. Korres herritik abiatzen da igoerabide errazena, marka horiz seinalatutako xenda bat, amaieran iparraldeko gandor luzea erabiltzen duena, ezpela, artea eta mendizaleon entretenigarri diren arantzadun espezie ugariren artetik. Antoñana aldetik igotzen den bidea luzeagoa da, baino politagoa ere bai, basatiagoa. Gandorrean elkartzen da Korres aldetik datorrenarekin. Muela eta Mantxibiorekin barera igoz gero, ibilbide ederra osatu daiteke (6 bat ordu).
Komentarioak
Near targets
Antoñanako ezkia zuhaitz aparta (169 m.ra) · Antoñanako hagina zuhaitz aparta (254 m.ra) ·
Izki parke naturala
atzo apirilak 19 an inguruko Izkiko parkean eta Soila azpian dagoen Castillo del moro,ikustokitik ere begibista ederra dago.Baita bidezigorre ondoko landare handiak nahiz txikiekin gozatzeko parada ere.
Hiru ordutan inor ikusi ez!
Re: Izki parke naturala
Buena idea la de poner cuerdas como barandilla en los sitios dificiles del roquedo ayuda a subir y bajar con seguridad,pues los dias con sirimiri esta resbaladizo.