Sierragaina mendia

zuriain·k

2010/07/29 - 13:54

Lizarragako Iparraldeko gailurra (1202m)
Lizarragako Iparraldeko gailurra (1202m) ©zuriain (20100725)
1927 klik
Altuera:1.307 m
Beste izenak: Arrese
Mendialdea:Atuzkarratz
Abiapuntuak:
  • Itzaltzu
  • Lazako mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Atuzkarratz mendialdeko gain ezagunetatik (Kakueta, Txorrotxarria, Migoleta) urrun, hainbat gain bakarti zabaltzen dira Otsagi eta Uztarroze herrien arteko errepidearen hegoaldean. Harrigarriro, GR11k mendialde hau zeharkatzen du, Izaba helburu. Hala ere, ez dut uste jende askorik bide markatutik desbideratu eta mendi ezezagun hauen arakatzeari ekinen dionik.
Orrialde honetan Sierragaina eta Lizarragako gainak bilduko ditugu. Sierragainaren ekialdera badago Ttattoren Xiloa izeneko gain bat, antzeko altuerakoa, baina interes apalagokoa da, gailurra erabat estalia baitu.
Mendialde honetako bideak ez daude oso egoera onean eta pistak ere bakanak dira. Gure nekeen sari gisa, paisaia ederrak eta ingurune desberdin batean barrena ibiltzeko plazera. Ez da sari makala.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints