Aralarko hego-mendebaldea gutxi ibilitako eremua da. Kareharria paisaiaz nagusitu eta lapiaz deserosoek zaildu egiten dituzte ibilbideak. Pagadi usuek gainetaraino iristen dira, eta hala, bazter hauek mendizaleen bisita gutxi jasotzen dute, kontraste bizian Aralarko mendi gehienen masifikazioarekin.
Serlo Gaina Putterri hegoaldean ekialdetik-mendebalderantz altxatzen den gandor harritsu baten punturik garaiena dugu. Artabakar Gaina ere aurki dezakegu pago gazteek eta kareharriak batzuetan deseroso bihurtzen duten gandor horretan. Serlo Gaineko gailurra pagadiaren erdian badago ere, malkar ikusgarri bat dago hegoaldean, paisaia mirestea ahalbidetzen duena.
Ez da Serlo Gaina inguruotan aurki dezakegun mendi interesgarri bakarra. Merezi du txangoa ekialderantz luzatu eta Gainolarriko gailur zorrotza eta Algorriko piramidetxoa luzatzea. Bide ederrak daude inguruotan, eta gailurretara iristeko horiek utzi eta harrietan saltoka ibili beharko badugu ere, merezi du ahaleginak, Aralarko bazterrik ezkutuenetako batzuk ezagutzeko.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Maiatza aldean izan nintzen
inaxio·k bidalia 2010·ko Urtarrilaren 11·an - 21:41etan·an
Maiatza aldean izan nintzen inguru horretan, megalitotan, eta berriro joan behar nuela pentsatuta neukan, argazki gehiago atera eta mendiaren fitxa osatzera. Aurrea hartu didazu. Diozun bezala oso inguru polita da, Serlotik ekialdera pagadian barrena, Aralarko erdialdera jotzen duten bidezidor horiek batez ere.
Kaixo Inaxio, eta urte berri
zuriain·k bidalia 2010·ko Urtarrilaren 12·an - 08:18etan·an
Kaixo Inaxio, eta urte berri on. Bai argazki ederrak zureak! Udaberriaren kolorea dute, kontraste ederra nireen histasunarekin. Eta bai, hemen lixto ibili behar zure mendiak besteren batek "zapaldurik" ez ikusteko! ;)
Interesgarria iruditu zitzaidan Aralarko bazter horien berri hemen ematea. Bitan izan nintzen zonalde horretan joan den abenduan, lehenbizikoan lasterka alde egin behar izan bainuen, basurde uxaketan ari zirelako bertan. Aspaldidanik nuen gogoa hara itzultzeko. Orain urte mordo bat Peña Santiagok bere Aralarko liburuan aipatzen duen Zubateko gurutzearen bila joan ginen. Aurreko egunean ikusi nuen gurutzeak bere idazkia galdu duela, saiatuko naiz orain ia 20 urteko argazkietan irakurtzen eta hemen jartzen, interesgarria baita halako gauzak ez galtzea.