Sarastarri mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra Etik
Tontorra Etik ©inaxio (20051007)
4251 klik
Altuera:996 m
Beste izenak: Sastarri
Zerrenda:EHMK
Mota:Mendia
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
  • Aia
  • Ataun
  • Lizarrusti mt.
Lurraldea:

Tontorra gandor luze eta zakar baten ertzean dago, amildegi handi baten gainean, pago eta haitzez inguratuta. Igotzeko bide errazena Lareo aldetik igotzen den GR-20aren arrastoa jarraitzea da; bide horretan aipagarria da Sarastarri koba, tontorretik nahiko gertu gelditzen dena. Arrasto bera da Agaotz aldetik datorrena ere, baina hango bidea bizkar belartsu garbi batean gora dator, inongo zailtasunik gabe. Tontorrean txartelontzi dotorea, trikuharriaren itxurakoa.

Mendialdea*: Aralar

Komentarioak

    Inguruan aintzinatik artzantzan ibili izan diren larre eta belardi artean txabola eta hesi bat aurki ditzakegu. Hemendik ez oso urruti eta txabola honetatik abiatuz eta tontorreko bidea alde batetara utziz gero, arrasto gorri batzu jarraituz (bidezidorra aurkitzea ez da samurra), Sasterriko koba aurkitzen da zuhaitz baten alboan. Sarrera beheruntz dauka eta bi adar ditu, baten amaieran potzu eder bat aurkitzen delarik.

    Profile picture for user zuriain

    Kaixo, adiskideok

    Galdera bat egin nahi dizuet: non dago Osinberde izeneko putzu hori? Orain urte batzuk Sarastarrin izan ginen, baina ez genuen halakorik ikusi.

    Eskerrik asko, eta erantzun mesedez.

    In reply to by zuriain

    Argazkia mendi hontan jarri det urak bertatik datozelako, baino dexente berago dao. Zaldibitik Arkakakarako karretera hartu ta hau bukatu harte jarraitu.Hemen pista batek hesi bat pasatzen du ta txabola polit batzutara ailegatzean eskubira beranzko bidea hartu. Honek erreka bateraino eramngo zaitu, ta hau gurutzatu beharko duzue zubirik gabe ( hazita badator argi ibili). Gero, zubi batek ibaia gurutzatzen du bertan hiltzeko, ba justo eskubitan dago. Errekan gorta jarraitu ezkero, beste 3 bat salto daude, baina bide egokia esplikatzen zaila da.

Near targets

Sarastarri koba (353 m.ra) · MATXITXANE (Intsausti) trikuharria (501 m.ra) · ERREMEDIO trikuharria (512 m.ra) · AGAOTZ tumulua (731 m.ra) · TXOTXETA trikuharria (757 m.ra) · ARANTZABELTZ etxola hondoa (797 m.ra) · Agaotz mendia (855 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 62·ra, 62 guztira