Onddo mendia

Jose·k

2005/11/04 - 19:04

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20190330)
5898 klik
Altuera:781 m
Beste izenak: Oindo
Abiapuntuak:
  • Andoain
  • Urnieta
  • Xoxoka
  • Besabi
Lurraldea:Gipuzkoa

Adarra-Mandoegi mendikateko tontor bat da, Adarra eta Zaburu artean kokatuta, eta bi hauetara doan edozein bidek balio du Onddora igotzeko. Eteneta lepoak (693 m.) banatzen du Adarratik, eta Zaburutik Otsolepok (678 m.). Lehenengoan mairubaratza eta zutarri ezagunak daude, eta bigarrenean trikuharri bat. Mendebaldean Usobelartza izeneko parajea dago (bada han ere historiaurreko aztarnaren bat), eta haren Mko muturrean, Aizkorrigain izeneko muino harritsu bat, ibilaldia luzatzeko aproposa (Plazaola aldetik abiatuz gero, bidean har daiteke). Gehienean pinudiz inguratuta dagoen arren bere tontor borobila larre soila da eta ikuspegi zabala eskaintzen du. Bertan, lauki baten itxurako lubaki baten erdian, ohe-antzeko buzoi xelebrea.

Mendialdea*: Adarra - Mandoegi

Komentariorik ez..

Near targets

ETENETA II harrespila (356 m.ra) · OTSOLEPO trikuharria (408 m.ra) · ETENETA III tumulua (503 m.ra) · ETENETA I harrespila (552 m.ra) · Usabelartza zohikaztegia (941 m.ra) · USOBELARTZA zutarria (988 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 44·ra, 44 guztira