Mendixuri mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Menditxuri (1194m) tontorra
Menditxuri (1194m) tontorra ©Xabiaram (20200816)
3243 klik
Altuera:1.194 m
Beste izenak: Menditxuri
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Auritz
  • Aurizperri
  • Orreaga
Lurraldea:Nafarroa

Bere harrizko tontorrak bereizten du Menditxuri inguruko gain borobilduetatik. Badu aldamenean, urrutira gabe, bera baino altuagoa den beste gain bat, Mendiaundi izenekoa, baina hura dena larrea besterik ez denez, honi egokitu zaio zerrendako aipamena. Aipagarria da halaber iparraldean Lindus, Girizu eta hiruren artean gordetzen duten bailara polita, larre eta basoz osatutako paisaia ederra, errekasto garbi batek zeharkatzen duena. Itzuli ederra egin daiteke bailara hau inguratu eta aipatutako beste bi mendi horiekin kateatuz, Orreagatik abiatuta. Badira historiaurreko hainbat aztarna bizkar horietan, baina seinalatu gabe daude (2006/10/15).

Komentariorik ez..

Near targets

MENDIAUNDI trikuharria (727 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 24·ra, 24 guztira