Matas del Pardo mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Argazkirik ez
1373 klik
Altuera:1.416 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak: Estacas de Trueba
Lurraldea:
Mendialdea*: Montes del Somo

Komentarioak

    Izena Motas del Pardo ageri da katalogoan, ez Ma... Mendikatek eta IGNk ere hala, OpenTopoMapek biak dakartza.
    Las Estacas de Trueba mendatetik Burgos aldera errepidez 1,6 kilometro jaitsita, eskuinetara pista bat hartzen da. Hasieran, txarra izan barik, erdipurdikoa, baina berehala porlanezko pista ederra bihurtzen da. 1,2 kilometro egindakoan, ezkerretara pista txar bat hasten den lekua da abiapuntu hobea, mendatea bera baino. Hasi eta laster, pare bat S-ren ondoren, 90º-ko bira eskuinetara bidegurutzean, gero ez dago galtzerik. Lainoarekin joan naiz eta ederto, hala ere (telefonoan ibilbidea deskargatuta). 30 minutu.
    Gailurretik, Marruya pasa, eta Coterora heldu eta buelta autora, 3 h 45 guztira joan-etorri osoa. Ez dago galtzerik, metalezko alanbre hesi batek lotzen ditu abiapuntuko gailurra eta helmugakoa gandorra jarraituz (taketak baino ez daude, alanbreak lurrean daude).
    Marruya merezi duen zerbait da, txabola piloa, batzuk zenbait solairutako etxeak, dozena bat inguru, hondatuta ia denak. Garai baten isla. Zelako lana.
    Bidean behiak eta zaldiak... eta mastin bi! Joatean batek harrapatu nau, urtetsua itxuraz, lagun egin gara. Bueltan, berriro, lasaiago, baina gero bigarrena agertu da, gazteagoa, biziagoa, SOS, gainean jarri zait hanka bitan, zati on bat ni baino handiagoa: apur bat kosta zaio konturatzea zaharraren laguna nintzela. Uf!
    Gaur ez da inor agertu tontor horietatik, ni neu baino.
    Jon

    Zakurraren pasadizoak aipamen berezia merezi du... harrigarria iruditzen zait nola gauden etsita besteren zakurrak jasan beharrarekin. Haserretu egiten naiz kontu horrekin. Neroni hiru aldiz egin didate hozka eta beste hainbestetan saiatu dira. Eskerrak ez ziren mastinak!

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 1·ra, 1 guztira