Larrunarri / Txindoki mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Larrunarri
Larrunarri ©Enezubi (20110115)
25705 klik
Altuera:1.346 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Amezketa
  • Larraitz
Lurraldea:Gipuzkoa

Larrunarri edo Txindoki izango da seguraski Gipuzkoako mendirik ezagunena eta nekez egingo duzue bide oso inor topatu gabe. Mendebaldeko ertzak oso itxura ikusgarria ematen dio, oso perfil bortitza erakusten baitu alde artatik ikusita. Eskalatzaileek ere asko estimatzen dute alderdi hori. Ez da halere Gipuzkoako mendirik altuena, ez eta Aralarkoa ere (Ganboa altuagoa da, oso urrutira gabe), baina Aralarko multzotik Amezketa aldera nabarmen oldartzen denez, Goierri aldeko irudirik esanguratsuena bilakatu da. Eta mendizaleen oinek ohiko bidean egindako ebakiek erakusten dute hori egokien. Itxura gogorra duen arren igoerak ez du zailtasun handirik, aldaparen gogortasuna alde batera utzita. Ohiko bidea Larraitzen abiatu eta bide nabarmen bati jarraituz heltzen da tontorreraino, Egurraleko lepoan gora. Beste bide batetik itzuli nahi izanez gero Muitze aldeko bidea har daiteke, hain nabarmena eta erabilia ez bada ere.

Mendialdea*: Aralar

Komentarioak

    Iepa peña!
    Zorionak web-agatik, lehengoan Txindokin ibili giñan eskalatzen eta krokisen bila hasi naizenean zuen web-ean amitu det.....aio pelaio!

    In reply to by BatenBat (ez da egiaztatu)

    ez dakit eguraldi txarra egingo duenik baina bihar goizetik joango naiz.
    duela bi urte igo nuen baina udaberria zen, izugarrisko bistak dondorretik, espero dut biharko baino okerragoak

    kontatuko dizuet!!!!

    Iepa lagunok!, orain dela urte pila bat izan zen nire lehenengo irteera Txindokira, zortzi urte inguru izango nitun. Ta irteera honen ondorioz, mendi hontaz maiteminduta nago eta mendia gustatzen hasi zitzaidan. Izan ere, hau zen Mariren bizilekua. Zorionak web-agatik ta...aio.

    Aurten laugarrengo aldiz igo naiz Txindokira gaur. Beti trabesian egiten dut, Laraitzetik Ganboara ta hemendik Txindokira. Oso bide erakargarria da niretzat hau, fisikoki prestatzeko oso ona. Normalean udazkenetik udaberrira ibiltzen naiz paraje hauetatik. Ez naiz nekatzen bide honekin eta ez dut uste nekatuko naizenik. Ondo segi.

    Txindokira igo nahi dut eta zuen laguntza gustora jasoko nuke.
    Mila esker

    Apa Gaztek!! Ba Txindoki mendi izugarria izanen da beti, bai. Egun leku gutxi dira hainbeste bixitari dakartzatenak, ta hain ongi irauten dutenak. Niretzako Larrunarri beti izanen da nire osaba Bixenterekin eginuen azken igoera, Goian Bego!!
    Ondo segi ta zorionak web-ari !!

    Aupa!!! jo, ba Txindokixa da benetan politta ta mundu guztixa jutia merezi dauena. Benetan, gainera poliki-poliki junda ez da kostetan ezebe igotzia!!!! espero dot laister berriz jun ahal izatia!!! Agur!!!!

    TXINDOKIN EGON GINAN PASA DEN MAIATZEAN ETA OSO GUSTORA EGON GINEN.
    GAINERA ASTEBURUA PASATZEKO , ABALTZISKETAN DAGOEN ATERPETXEAN PASA GEITUEN BI EGUN ETA BENETAN TOKI ATSEGINA, ETA GOXOA. BERAZ ANIMATZEN ZAITUZTET. ADELA

    Profile picture for user inaxio

    Iker Karrera 30 urteko amezketarrak 11 bider igo zuen Larrunarri Larraitzetik abiatuta, 24 orduko epean (23 eskas zehatzago esateko), 2004ko uztailaren 31n, gauerdian hasita. Lehenagoko markak 8 eta 9 igoerakoak omen ziren, baina oraingo honetan 12 bider igotzera helduko omen zen egun horretan egin zuen bero sargoria ez balitz (soberan gelditutako ordua beste igoera bat osatzeko aski ez). Igoerarik azkarrenak 46 eta 50 minututan egin omen zituen, jaitsierak berriz 30 min inguruan. Eguerdirako ordubaterako eginak zituen 8 joan-etorri.

    Orain hogei urte igo nuen, ostiral santu batez. Parrandero amorratua, erretzaile konpultsiboa eta ehundik gorako aitona!
    Aldapan gora hilko nintzela uste nuen.
    Ez naiz gehiago itzuli. Dena den, egunen batean saiatuko naiz berriro.
    Animo eta eutsi goiari!

    Hi, Xabi, ba zera, gida edo behar baduk, nik behin igo nianez, lagunduko diat. Gainera, ez duk zertan azkar joan beharrik izango, ez bainagok orain urte batzuk baino askoz sasoi hobean.
    Tira, mendizaleak aurrera!

    Ezta ezergatio baño hor dauden athletikeko tipo hoiekin argazkie dana itxusitzendo...txindoki dan polittekin ta kolore itsusi hoiekin...Brrr!!! Txindoki txuri-urdiñe dala!! etzeatela enteatzen!!

Near targets

Larrunarri Marizuloa koba (212 m.ra) · AUNTZIZEGI MENDEBALA tumulua (772 m.ra) · AUNTZIZEGI MENDEBALA zutarria (789 m.ra) · Auntzizegi mendia (811 m.ra) · AUNTZIZEGI MENDEBALA 2 zutarria (842 m.ra) · ANTZIZEGI harrespila (890 m.ra) · BILINGARATZ zutarria (977 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 72·ra, 122 guztira