Altuera:1.732 m
Zerrenda:EHMK
Mota:Mendia
Abiapuntuak:
- Itzaltzu
- Larrau mt. / Ütürzeheta / Iturtzaeta
- Laza
- Uztarroze (Z.)
Lurraldea:Nafarroa
Ori eta Otsogorrigaina bitarteko gandorrean kokatuta dagoen tontorra. Erraza da, errazegia, Larrauko mendatetik abiatuz gero; GR12aren arrastoak are errazagoa egiten du bidea.
Badirudi Gaztarria edo Gaztarrigaina izena Iparraldekoek ematen diotela, eta aziendari jartzen zaizkion gatz puska handi horiekin du zerikusirik. Mulidoia, berriz, Uztarroztarrek erabiltzen omen dute, eta belar mota bati egin liezaiokeen erreferentzia.
Komentarioak
Near targets
241 mugarria (8 m.ra) · MULHEDOI trikuharria (296 m.ra) · 242 mugarria (604 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Gaztarria > Gaztarria / Mulidoia
Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa: "Inguru hartako erabileran bizirik dagoen bigarren aukera gaineratzen zaio. Se le añade la segunda posibilidad que aún se halla viva en el uso local."