Eskalaborro mendia

zuriain·k

2010/06/01 - 13:49

Eskalaborro
Eskalaborro
©zuriain (20100526)
3552 klik
Altuera:1.225 m
Mendialdea:Andia
Abiapuntuak:
  • Dorrao
  • Lizarragako mt.
  • Goñi
Lurraldea:Nafarroa

Andiako iparraldeko malkar harroek Barga izena jasotzen dute Ergoienako herrietan. Puntuagarria den Usabidez ekialdera beste gain interesgarri batzuk aurkituko ditugu, Peña Blancara iritsi aurretik. Lehenbizikoa Aitzorrotz da, denetan ikusgarriena. Bere izenari ohore eginez, haitz haidor bat da, Andiako larreetan iltzatuta ematen duena. Gandorrari jarraiki, Eskalaborroko gainak aurkituko ditugu. M. Belaskoren hiztegian izena "eskala" -eskailera- eta "berro" -haustura- hitzetatik datorrela irakurtzen dugu. Ekialderago, Elordiako atakaren zaindari, Pagomotxeta dago, denetan altuena, baina ikuspegi laburragokoa, gailurreraino iristen diren pagoen erruz.

Komentariorik ez..

Near targets

LURGORRI etxola hondoa (203 m.ra) · ARTEZABAL (Larraga gañe) eraztun-tumulua (600 m.ra) · AITZORROTZ etxola hondoa (635 m.ra) · Pagomotxeta mendia (647 m.ra) · Lebia tumulua (766 m.ra) · Zotolaundi 1 etxola hondoa (802 m.ra) · TONTORRAUNDI etxola hondoa (839 m.ra) · Zotolaundi 2 etxola hondoa (851 m.ra) · Aitzorrotz mendia (855 m.ra) · ELORDI eraztun-tumulua (957 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 27·ra, 27 guztira