Escalar, El / Pasopetón mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Mendebaldeko malkarrak
Mendebaldeko malkarrak ©inaxio (20080628)
2678 klik
Altuera:1.302 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Gazteluberri
  • Leire monastegia

Leireko bizkar luzean dagoen irtengune bati dagokio puntu hau. Gune honetan heltzen da ekialdeko bizkarra 1.300 m.ko kotara. Ez da halere tontorra gehiegi nabarmentzen, izan ere ez dago gora-behera handirik bere inguruan, eta bizkarra bera altuera irabazten doa oraindik mendebaldera egin ahala, Arangoitiko tontorrera arte.
Tontorra bera bi puntutan markatuta dago. Erpin geodesikoa ertzeko haitz baten gainean dago eta buzoiak, berriz, 200 bat metrora dagoen muino batean, ezpel artean erdi ezkutaturik. Amildegi batek ebakitzen du bizkarra hegoaldetik, ikuspegi zabala eskainiz Esako urtegiaren gainean. Iparraldeko isurialdean basoa da nagusi, pinudia, ezpeldia eta pagadia. Bidezidor ugarik zeharkatzen dute baso hori, baina ez da erraza asmatzen; arrastoa erraz galtzen da ezpel artean sartuz gero eta utzitako arrastoak nahiko bakanduta daude. Bada halere bide zabal bat, nahiko nabarmena, tontorreraino bertaraino heltzen dena Gazteluberri aldetik abiatuta. Buzoiak dauden muinoan bukatzen da hain zuzen.

Mendialdea*: Leire

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints