Altuera:937 m
Beste izenak:
Belosta
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Arribe
- Azpirotz
- Betelu
- Gorriti
Lurraldea:Nafarroa
Pagadiak estalita dago ia osorik eta ez da basoa besterik ikusten tontorretik, baina itzuli polita egin daiteke gainaldean, Ekialdeko bizkarrean barrena lehendabizi, Malloen ikuspegiaz gozatuz eta Ekialdeko bizkar basatian gero, pagadiaren itzalean. Tontorraren ingurua nahiko berdina da, ez da erraza txartelontzia topatzea. Neke handirik gabe helduko gara gainera Gorritik abiatuz gero, baina Arribe aldetik abiatuz gero, beste 500 m.ko igoera erantsi behar zaio ibilbideari, atsedenik gabeko aldapa gogorrean gora, Gorritiko bide zaharra urratuz. Santa Barbara / Malkorraundi oso gertu dago, ibilbidea osatu nahi izanez gero.
AI ZE POLITTE!!!holako
AI ZE POLITTE!!!holako mendirik ez dau euskal herri osoan!!!!Ze politte den larraun!!!!ta berarekin elosta!!!