Dorrokoteka mendia

zuriain·k

2009/12/22 - 11:46

Dorrokotekako gailurra
Dorrokotekako gailurra ©zuriain (20091200)
4020 klik
Altuera:1.170 m
Beste izenak: Erlotxiki
Mendialdea:Andia
Abiapuntuak: Lizarragako mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Lizarragako mendatearen ekialdeko larre zabalen gainean, Dorrokotekako bizkar luzea hedatzen da Bargako haitz zorrotzagoen paraleloan. Inguru karstikoa da, dolina handiek eta gainetan azaltzen den harritzak erakutsi bezala, eta mende luzetako artzaintzak zuhaitzez soildu du inguru osoa. Mendebaldeko muturrean, Lizarraga-Lizarrako errepidearen ondoan, gainak 1000 metroren ingurukoak dira, eta gorabehera handirik gabe, altuera handitzen doa ekialderantz egin ahala, Beorzulo eta Tontorraundiko gainetan 1200 metroak gainditzeraino.
Azken mutur honetan Santa Kiteriako baselizaren hondakinak dautza. Antza denez, eraikina frantsesen aurkako gudaldietan sutauts biltegi gisa erabili zen, eta eztanda batek ia erabat suntsitu zuen tenplu txikia.
Dorrokotekaren inguru guztian aurki daitezkeen monumentu megalitiko kontaezinek erakusten dute Andiako bazter hauetan oso antzinetatik bizi eta lan egin dela.
M. Belaskoren hiztegi topografikoan irakur dezakegu gain hauen izena "Dorraoko ateka" izenetik datorrela. Bestalde, Erlotxiki izena "elorri" edo "erlo" (gain arteko maila) hitzetatik etor litekeela dio nafar filologoak.

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 22·ra, 22 guztira