Metro gutxi batzugaitik bada ere, mendikateko tontor altuena da. Hegoaldera eta mendebaldera oso aldapatsua da, baina alderdirik ikusgarriena iparrekialdekoa du.
Mendikate guztiak iparmendebalde - hegoekialde norabidea du. Butreaitzetik hegoekialdera Arkaitz dago, mendikateko bigarren tontor altuena, eta bi tontorrak bereizten Aitzesare (Aitzarrate edo Aitzezarte) lepoa (1213 m.). Iparmendebaldera, gandorra jarraitzen, Kurtzezar (1287 m.) eta Gorgomendi (1239 m.) tontorrak daude. Azken hau Aloña izenaz ere ezagutzen da, eta mendikatean bera baino tontor altuagoak egon arren, mendikateko ertzean egoteak, Oñatiren gainean, garrantzi berezia eman dio, eta mendikateari izena emotera iritsi da. Gurutze Santuari eskeinitako gurutze handi bat dago bertan.
Arkaitz eta Gorgomendi arteko gandorretik ibiltzea, erreza izan arren, nahiko ezerosoa da, eta marka horiak jarraitzea komeni da biderik onenetik joan ahal izateko.
Oso gertu (< 1.000 m)
Arkaitz mendia (608 m.) · LIZARRAGA zutarria (774 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Arantzazu-Arkaitz-Buetraitz-Arantzazu | Arantzazu | 750 m | Xabiaram |
Aloña Brinkolatik | 1100 m | ietxaburu | |
Barrendiola .. Butreaitz | Barrendiola | Leazpiarra |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Aloñako tontorrak
Xabiaram·k bidalia 2017·ko Urriaren 22·an - 12:28etan·an
Kaixo lagunak,
Ibilbide polit bat Aloña mendilerroko tontorretan zehar, mendebaldetik-ekialderantz, Aloña/Gorgomendi (1248m), Kurtzezar (1286m), Butreaitz (1320m), Arkaitz (1312m), Urrabiatza/Errikoaitz (1265m), Harriurdin/Biozkorna (1268m).
Ibilbidea Arantzazun abiatzen da, hemendik Durura igo behar da eta gero Gorgomendi bertarainok doan pista zabalean gora lehen tontorrera, (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87717.jpg) eta ondoren beste guztiak banan-banan.
Kurtzezar: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87708.jpg
Butreaitz: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87712.jpg
Arkaitz: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87707.jpg
Urrabiatza/Errikoaitz: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87703.jpg
Harriurdin/Biozkorna: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/09/87681.jpg
Harrigarria badirudi ere,
JAG·k bidalia 2017·ko Azaroaren 26·an - 22:18etan·an
Harrigarria badirudi ere, Buetraitz da mendi honen izena. Guk beti ezagutu izan dogu Botreaitz izenez, baina gurea ez da fidagarria (bertakoak ez diren mendizaleen mundua). Hor dago putre hitza, saia esateko, eta badira Gipuzkoan Putreaitzeko Gaña (Izarraitzen) eta Nafarroan Putreaizko Punta (Aralarren), baina ez dauka zerikusirik: Euskaltzaindiaren azkenengo txilioak Buetraitz dino Aloñakoa izendatzeko. Amen.
Bestetik, Gogormendi dinozun hori, Aloñan, Gorgomendi dalakoan nago. Jon
Butraitz
Xabiaram·k bidalia 2017·ko Azaroaren 28·an - 21:55etan·an
Kaixo JAG,
Butreaitzena, toki askotan azaltzen da "Buetraitz" bezala eta ofiziala uste dut horrela dela. Nire iritziz egokiena "Butreaitz" bada ere, leialena delako Putre + Haitz-rekin.
Gorgomendirena nire akatsa izan da, oharkabean idatzi nuen gaizki eta orain ezin dut aipamena editatu zuzendu ahal izateko.
Nik "Harriurdin" bezala idatzi dudanaz ere, orain "Biozkorna" egokiagoa dela diote,
'Mendikat' webgunean adibidez.
Edonola uste dut ulertzen garela izena bata edo bestea izan, garrantzitsuena Euskaraz eta Mendiaz gozatzea da.
Aritu nintzen duela urte
inaxio·k bidalia 2017·ko Azaroaren 29·an - 21:38etan·an
Aritu nintzen duela urte batzuk Euskaltzaindiak argitaratutako izendegi berriko aldaketak aplikatzen. Ez dakit hau pasa egin zitzaidan edo beste argitalpen bat izan den tartean. Printzipioz Euskaltzaindiak ematen duen izena hobetsi dugu hemen orain arte. Gainontzeko izenak "beste izenak" eremuan jasotzen dira, behar izanez gero.
Euskaltzaindiarena non ikusi
JAG·k bidalia 2018·ko Urtarrilaren 7·an - 00:52etan·an
Bai, lan txukuna da blog honetakoa. Euskaltzaindiaren kontuak, Interneten ikustea onena, teorian behintzat beti eguneratuta dago eta; www.euskaltzaindia.net > HIZKUNTZA BALIABIDEAK > ONOMASTIKA, eta hor, besteak beste, Toponimia (leku-izenak) bilatu daiteke. Hara, Putreaitz eskatuta zer diostan:
1 emaitza putreaitz bilaketarentzat
Euskal era arautua Azalpena Non
Buetraitz Izaera: Mendia
Ofiziala: Buetraitz
Altuera: 1320 m
Erabaki maila: Batzordeak onarturiko argitalpena
Batera nahiz bestera, Xabierrek dioen moduan, mendiaz gozatzera. Alboko Arkaitz zegoen lehen katalogatuta, eta han egon nintzenean ez nintzen beste honetara joan. Aitzakia ederra berriro joateko.
Jon
Mendien izenak begiratzeko
Xabiaram·k bidalia 2018·ko Urtarrilaren 15·an - 22:18etan·an
PDF baten lotura ere gehitzen dut, bertan mendien izenak begiratu ahal izateko:
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/eaeb/eoda/lekuak.pdf
Guztira 625 mendiren izena agertzen da beren IZEN, IZEN OFIZIAL, ALTUERA eta HERRIA zehaztuz.
Buetraitzen kasuan, 74. orrialdean agertzen da.
Zuzendu dut
inaxio·k bidalia 2018·ko Urtarrilaren 16·an - 14:56etan·an
Zuendu beharreko besterik aurkituz gero, zuzendu lasai. Oharra erantsita uztea aski da.
Butreaitz
Xabiaram·k bidalia 2018·ko Urtarrilaren 16·an - 20:59etan·an
Kaixo Inaxio, niri ez zait iruditzen lehendik zegoena oker dagoenik, ezta pentsatu ere, ez dut inola ere asmo horrekin jarri hemen izen ofiziala delakoaren pdf-a.
Niri egia esan lehen ere aipatu nuen, Butreaitz izena iruditzen zait leialena adierarekin.
Normalean euskaltzaindiak
inaxio·k bidalia 2018·ko Urtarrilaren 17·an - 07:21etan·an
Normalean euskaltzaindiak izen baten zuzenketa proposatzen duenean arrazoi jakinengatik egiten du. Azken mendien katalogoan egindako aldaketa bakoitzaren ondotik aldaketaren arrazoia ere aipatzen zuen. Beste izendegi honetan ez dator azalpenik; mendien izendegia berrargitaratzen duenean jakingo dugu gehiago beharbada. Ni, esan bezala, Euskaltzaindiaren proposamenak jarraitzearen aldekoa naiz. Nolanahi gainontzeko izenak ere jasota gelditzen dira "beste izenak" eremuan.