Belbún / Borreguil mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Belbun/Borreguil
Belbun/Borreguil ©zuriain (20110319)
4456 klik
Altuera:1.423 m
Beste izenak: Ollate
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Burgi
  • Gazteluberri
  • pto. Las Coronas

Illon mendikateko tontorrik altuena dugu Borreguil. Eska ibaiaren gainean amildegi itzelak, isurtzen ditu Virgen de la Peñaren aurrez aurre. Hegoaldera aldapa izugarriak eta iparraldera, Las Coronas aldera, larre eta baso ederrak. Mendi polita da, baina ez dirudi jende asko ibiltzen denik, arrasto handirik ez da behintzat ikusten goi aldean.

Mendialdea*: Illon

Komentarioak

    Coronas mendatean hegoalderuntz doan bidea hartu behar da. Erronkariko abelbidea (cañada real) da eta marka zuri-gorriak ditu.
    45 min inguru ibili ondoren zelai luze batera heltzen gara. Ezkerraldean dagoen txabola handia pasatu ondoren pista bat barneratzen da basoan. Hortik jo eta 25 minututan Ollateko lepora aterako gara.
    Basoa utzi bezain laster, eta lepoko belardira jeitsi gabe, harri multzo handi batek ezkerrera eramaten gaitu tontorrerako bidexka hartzeko.
    Gailurrean kontutan hartu nondik heldu zaren bueltako bidea arazorik gabe hartzeko. (1:45 guztira)

    Profile picture for user inaxio

    Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
    "Ollate oso toponimo ederra den arren, badirudi ondoko lepo zabala izendatzen duela. Kontrara, Borreguil izenaz gainera, bertakoek Belbún ere erabiltzen dute eta mendizaleok geure ohituretan berreskuratzeko ahalegina egin beharko genuke.
    Aunque Ollate es un bonito topónimo, parece designar el contiguo y amplio collado. Sin embargo, además del nombre Borreguil, los habitantes de la zona utilizan también Belbún y los montañeros deberíamos hacer un esfuerzo para incorporarlo a nuestros usos."

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 39·ra, 39 guztira