Skip to main content

Baines mendia

zuriain·k

2008/08/11 - 10:11

Bainesko gailurra | ©zuriain (2008-10-09)
Altuera
1.843 m
Beste izenak
Ezkaurre erdia
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Izaba · Belabartze
Lurraldea

Gehienentzat, Ezkaurre mendilerroa Ezkaurreko gailurrean amaitzen da. Bi milakoen madarikazioa da, inguruko tontorrak itzalean uztea. Ezkaurre mendilerroan, hala ere, badira beste gailur eta txoko eder asko, eta Baines da horietako bat. Haren bakardadeari beste hainbat puntu gehitu behar zaizkio: bide ederrak, paisaia paregabeak, fauna ugaria, Nafarroako ibon bakarra, nafarron lehenbiziko errege Iñigo Aritza koroatu omen zuten harpea...

Oso gertu (< 1.000 m)

PASO DE EZKAURRE 3 trikuharria (443 m.) · PASO DE EZKAURRE tumulua (455 m.) · PASO DE EZKAURRE 2 trikuharria (507 m.) · PASO DE EZKAURRE 1 trikuharria (571 m.) · EZPAINPEA IPAR tumulua (672 m.) · CUEVA DEL PASO DE EZKAURRE trikuharria (708 m.) · Ezkaurreko Pasabidea koba (738 m.) · EZPAINPEA tumulua (925 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2013·ko Abuztuaren 6·an - 11:06etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Aurreko igandean izan nintzen bertan eta kotxea errepideko 4.km-an eskuinaldean aberetxe baten ondoan hasten da bidea. Erreka gurutzatu eta zelai batera iritsita gainaldean hegorantz begiratuta basoan sartu behar da (plastiko eta harripila arrastoak daude) eta bertatik gora bidea eta arrasto hauek jarraituaz ordu erdiz basoa amaitu eta zelai handi batera, bertan Baines txabola izandako ikusiko duzue eta beraren ezkerraldetik joanaz aurrealdean dagoen harkaitzan gora egin harrizko arrastoak jarraituan arazorik gabe goiko beste gainaldera. Hemen harkaitza handiagoak dira eta zailtasuna gehitzen doa, baina paso errezenetik eskuinaldera jo malda piku batean gorantza, lasai hartu nahiko luze eta gogorra da. Gainaldean egonda tontorra ikusiko duzue segituan.
    Ondoren ni Ezkaurretxikira abiatu nintzen mendebalderantz joaz bertatik jetsi eta Ezkaurretxikiko gandoratik tontorrera iristeko. Gandor honek ez dauka zailtasunik, ondoren Baines eta Ezkaurretxiki arteko lepoko zelaitik jetsi, baina zelaia amaitzen den arte eta bertan eskuinaldean ikusiko duzue bidetxur bat (arrastoak daude) eta beherantza jo Ezkaiturrea tontorrarekin bat eginten duen lepora eta bertatik norantza berdinean Baines txabolara eta bertatik bera hasierako bidetik.
    Paisaia izugarri polita ibilbidea ere, kontuz harkaitz arteko ebakidurekin eta gogorra da baina merezi du.
    Besterik gabe AIO:

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi