Zurizako mendi handietako bat. Paso del Caballotik abiatzen bazarete, kontuz ibili Plana de Diego parean, deskuidoan erraza baita konturatu gabe, amaigabeko aldapa horretan, Gamuetarako bidea hartzea, lainoa tartean bada batez ere, edota haizearengandik babesteko eskubi aldera jotzen baduzue. Alde honetatik igoz gero, Foyas del Ingeniero aldetik jaitsi zaitezkete Linzara, bidea aldatuz. Ez du aparteko zailtasunik eguraldiak sortutakoak ez badira (haizeak jotzen duenean, esaterako, oso gogor jotzen du Plana de Diego aldean eta hotza bada arazo handia izan liteke). Bera adinako tontorra da Gamueta, baina ez da zerrendan ageri, elkarrengandik gertu samar daudelako beharbada.
Oso gertu (< 1.000 m)
Sobarcal mendia (734 m.) ·
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Eskurtsio proposamena
Maider·k bidalia 2002·ko Urtarrilaren 27·an - 19:03etan·an
Egun osoko eskurtsio polit bat proposatzen det. Linzako aterpetxea irteera puntu bezala harturik, lehendabizi Petretxema igotzeari ekin eta honen jeitsieraren ondoren, ondoan dagoen Atxeritorako bidea har daiteke. Ez da gogorregia eta, eguraldiak laguntzen badu behintzat, esperientzi paregabea izan daiteke.
Linzako protagonista
MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 30·an - 22:30etan·an
Hauxe diot Linzako aterpetxetik ikusten dugun punta bakarra baita. Petretxema eta gure Iru Errege maitea ez dira agertuko lepora iritsi bitartean.
Maiderrek aipatu lez, Linzako aterpetxea izango dugu abiapuntu. Arestian esandako bi punta horien xenda \"mitikoa\", euskaldun guztiok egin beharra, ekidin eta eskubira joko dugu. Gure jomuga Salto del Caballo izango dugu, tarte berezia alegia. Ondoren, xenda polit batek basoan barrena eramango gaitu, eguzkiaz babestuz. Ateratakoan, eguneko unerik funtsezkoena: Paso del Oso. Gure aurrean, txabola eta malda belartsua. Bi aukera:
1) malda ekidin eta ezkerretik jo, xenda txikia agertu arte
2) indartsu aurkitzen badugu geure burua, xenda eraso baina, kontuz; behin gaina erdietsita berehala jaitsi gure azpian dugun zona karstikora, Gamuetara doan muino luzea eskubira utziz ( egia esan, erakargarriagoa).
Bi bideek Plana de Diego dute xede. Pazientziaz bete eta Huertoko leporantz doan kairnez beteriko bidea jarraitu. Eguneko unerik aspergarriena neure aburuz. Behin lepoan jada, merezitako atsedena hartu, Gamuetako orratzez miretsita gelditu eta azkeneko aldapa eraso, ordu erdi batean puntan egoteko. Buzoia harri tartean ezkutaturik zegoen duela hiru urte bederen, amildegian bertan. Panoramikan atentzioa hiru tokitara:
1) Ansabereko orratzak
2) Atxerreko gaztelua
3) Ossauko Midi, beti protagonista zonalde hontatik begiratuta
Eta Sobarcal?
MIKEL·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 23·an - 14:56etan·an
Jakin nahi nituzke jendearen proposamenak mendi ahaztu honen inguruan, ez baitu ia inork aipatzen. Zuriza kateko azken mendia izango da niretzat.
benetan ederra
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 23·an - 14:37etan·an
Lehengo urtean joan ginen Sobarcala eta benetan mendi ederra da, bista ikusgarria du ansabereko orratzen aldera ta baita lescun ta biarnoko pirineo aldera. Gainera ez da jende asko ibiltzen eta punta txiki eta erkargarria da.
Gu linzatik joan ginen, petretxema eta atxerio artean dagoen haranean barrena. Ansoko porturaino joan behar dugu (2082m), ta hemndik eskubiakdetik Sobarkali buelta eman ta goraino. Azken tartean pareta txiki bat aurkituko dugu, erreza, gainditu ta goian gaude. Bista bikaina. Hemndik oso interesgarria de Atxerito aldera igotzea, eskubialderantz joanez (bidea garbi ikusten da). Pareta tartean sartu ta eskuekin lagunduz goraino.