Achar de Alano mendia

Jose·k

2007/03/31 - 00:30

Mendebaldetik ikusita
Mendebaldetik ikusita ©Jose (20060903)
1958 klik
Altuera:2.075 m
Abiapuntuak: Zuriza
Lurraldea:Huesca

Alanoen mendikateko tontorrik txikienetako bat izan arren, bisitatuena izango da ziurrenez Achar de Alano, alde batetik Zuriza aldetik Alanoen goi-ibarrera igotzeko pasabidea den Chandalán haitzartearen ondoan dagoelako, eta bestetik bere itxura ikusgarriarengatik. Chandalán eta Taxera haitzarteek inguruan dituen tontorretatik bereizten dute, haitz kozkor zorrotz itxura emanez. Alanoek hortzak badirudite, Achar letagina da.
Tontorreko igoera eginez gero ibilbidea luzatzeko aukera ugari dago hegoaldeko goi-lautada ingururatzen duten tontorretara joz. Eskubi aldean gelditzen dira gertuko tontor aipagarrienak: Ralla de Alano eta Espelunga, eta ezker aldean, urrutiago, altuenak: Rincon de Alano eta Peñaforca, Zuriza eta Oza arteko tontorrik gailenena.

Mendialdea*: Alanoak

Komentariorik ez..

Near targets

CHANDALAN trikuharria (398 m.ra) · BARRANCO TACHERAS tumulua (421 m.ra) · BARRANCO TACHERAS trikuharria (492 m.ra) · Ralla de Alano mendia (991 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 45·ra, 45 guztira