Skip to main content

Etxebarri etxe aipagarria

Enezubi·k

2025/02/08 - 11:01

Etxebarri Baserria. Laudio (Larra) | ©Enezubi (20250207)
Lurraldea
Mendea
XVII
Iraupen egoera
Ona

Larra edo San Bartolome auzoan dago eta nekazari aurrekari nabarmenak dituzten etxe talde bateko eraikina da. Taldeko etxe guztiek, orokorrean, Etxeberri izena hartzen dute.
Arraño mendiaren mazelan kokatutako eraikin isolatu honek angeluzuzenetako solairu trinkoa du. Altxaerari dagokionez, bi solairutan eta estalkipean banatua dago; azken hau, erabat zabalik agertzen da. Teilatua bi uretara eraikia da, eta fatxada nagusiarekiko elkarzuta den gailurra eta erdiko hormartean atzealdera zuzendua dagoen teilatu-faldoia (mirabustana) ditu.
Solairu nagusira sartzeko eskailera bikoitzak baserriak bizitza biko banaketa duela adierazten du. Beheko solairura edo ikuiluetara bi ate xumetik joaten da. Lau leihoek betetzen dituzte sarrera bakoitzaren alde banatan, solairu nagusian zabaldutako hutsarteak.
Fatxada nagusiko beheko solairua harrizkoa da; goiko solairuek, berriz, gai arinagoekin betetako egurrezko bilbadura kareztatua azaltzen dute.
Etxebizitza biek antzerako zatiketa edo banaketa dute: hasieran atariko gela dago, handik sukalderako eta korridore motz baterako sarrera dago, eta azken horretan, ganbarara iristeko eskailera, eta komunera eta geletara sartzeko ateak.
Eraikinak goitik-beherako elementuz osatutako egitura azaltzen du, egurrezko bi zutoinek hiru hormarte bereizten dituzte.
Baserri motari dagokionez eraikina fatxada laua duten baserri-multzokoa da: ataririk gabekoa, zutoin osoduna, etxebizitza bikoitzekoa, altxaeran gutxi garatua, fatxada nagusiarekiko elkarzuta den gailurra duena eta jabaloiak eutsitako hegalkinduna. Orokorrean XVII. mendeko bigarren zatikoa dela esan daiteke, baina, mende horretako lehenengo zatikoak izan daitezkeen eraikuntza- eta forma-xehetasunak ere agertzen dira. Hala ere, baditu eraikuntzaren aldetik berrikuntzak eta beranduagokoak diren material- eta piezakatze-ekarpenak ere.

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

San Bartolome ermita (390 m.) · Laudio (827 m.) · Bitorika zubia (908 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi