Skip to main content

Ama Agustindarren Komentua monastegia / komentua

Enezubi·k

2025/02/05 - 06:49

Ama Agustindarren Komentua. Artziniega | ©Enezubi (20250203)
Beste izenak
Monteano-Salazar Jauregia
Lurraldea
Mendea
XVI
Iraupen egoera
Ona

Ruiz de Monteanok eta Ines de Orive Salazarrek sortutako komentua plazaren eta Goiko kalearen artean dago, fundatzaileen dorrearen ondoan; dorre horretatik leiho batzuk geratu dira. Harlandu oneko bao karratuak dira, moldura finekoak, eta barnealdean biko jarleku tipikoak ditu. Iparraldekoa nabarmentzen da, Monteanotarren armarria gorde duena. Alde honetan bertan elizaren fatxada nagusia aurkitzen dugu, XVI. mendekoa, eta ondoren komentua, XVII. mendearen bukaerakoa, leihoburuak dituzten leihoekin eta belarri txikiekin, sarrerako atea bezalaxe. Ataria erdi puntuko arku bati egokitzen zaizkion bi gorputzek osatzen dute; arkua dekorzioagatik da aipagarria. Baoaren alde banatan bi zutabe toskanar daude. Kapitelen gainean solairuaren eta erlaizaren euskarri den taulamenduaren zatiak daude. Goiko solairuan eta arku azpian, zulogune bat zabaltzen da, eta alde banatan bi armarri ditu: Monteanorena eta Orive Salazarrena. Komentuko eliza oinplano angeluzuzena eta burualde zuzena duen eraikina da, kapera nabearen eskuinaldean duena. Baoak angeluzuzenak dira, oinean barnealdean zabaldu den zulogunea izan ezik. Kristo Santuaren kapera, XVIII. mendekoa, azpimarragarria da. Oinplano karratua dauka, erdian lore apaingarridun ertz gangaz estalia, eta dekoratu gabeko eralitza.

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Ortiz de Molinillo de Velasco dorretxea (52 m.) · Artziniega (66 m.) · Artziniega (85 m.) · Artea santutegia (917 m.) · Artziniegako artea zuhaitz aparta (928 m.) · Soxoguti (972 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi