Aretxabaletako udaletxe zaharra Aretxabaletako kale nagusian kokaturik dagoen jauregi bat da, udalerriaren aurreneko udaletxea izan zena. Gaur egungo udalaren egoitza Arratabe jauregia da eta eraikin honek beste funtzio batzuk betetzen ditu.Bi solairutako eraikina da. Beheko solairuan atari zabal bat dago. Antzina ziega bat izan zen bertan. Lehenengo solairuan areto bat dago eta formatu txikiko hitzaldiak eta antzerkiak egiten dira bertan. Gainerakoan bulegoak daude.
Eraikinaren aurrealdea harlanduz egina dago eta aipagarriena lehenengo solairuko bi leihoen artean dagoen armarri erraldoia da. Bi buruko arranoak, alboetan bi lehoi eta erdian Gaztela eta Leongo armak bitan banatuta eta tartean Gipuzkoako eta Aretxabaletako armarriak ikusten dira. Gainean koroa handi bat dago bi aingeru alboan dituena eta azpian Urrezko Ardi-larruaren Ordenaren sinbolo den ardi zintzilikatua[1].
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Aretxabaleta (78 m.) · Aretxabaleta (78 m.) · Otalora jauregia (79 m.) · San Migel eliza (109 m.) · Arratabe jauregia (130 m.) · San Blas ermita (560 m.) · Santutxo ermita (610 m.) · Gurutzea gurutzea (628 m.) · Bedarretako San Miguel eliza (636 m.) · Oro auzoa (728 m.) · Oro (758 m.) · Apotzagaetxebarri auzoa (803 m.) · Izurieta auzoa (933 m.) ·