MENDARO ABIAPUNTUA (50m)
Ibilbie polit bat Arnoko Gandorrean zehar.
Abiapuntua Mendaroko herrian, Autopistaren ondoan dagoen aparkalekutik.
Hemen Azpilgoeta Auzoko bidea hartzen dugu hasiera batean, Intxurrieta alderako sendara iritsi arte, hemen sendari jarraitzen diogu gora bidean Oliturri mendiaren ondora iritsi arte.
OLITURRI-KANPAZAR (629m)
Behin 500 metroko garaierara iritsitakoan gandorraren bideska hartzen dugu, hau harkaitz artean doa uneoro Oliturri (608m) tontorra lehenik eta Kanpazar (629m) tontorra bigarrenik egin arte. Gero Presoletako lepora jeitsi behar da malda malkartsu samar batean.
BANDERAKO PUNTEA-ARNO GURUTZEA (616m)
Presoletako lepora iritsitakoan Banderako Puntea igo behar da, zati hau harkaitz arteko bide eder batean egiten da, marka urdinez argi adierazita dagoen bideskari jarraituz.
Honen tontorrera heldutakoan, bertan "Arno" izeneko postontzi bat eta erpin geodesikoa aurkituko ditugu. Hemendik aurrera Arnoko Gurutzearako bidea erraza da eta oso hurbil daude bai Gurutzea bai Aterpea.
MENDARORAKO JEITSIERA (50m)
Jeitsiera hasi aurretik Banderako Puntea igo behar da berriro, baina iparraldetik ia ez du maldarik, hegoalderako jeitsiera da zutiagoa. Bidegurutze pare bat daude jeitsiera honetan, baina gehienbat bide zuzena da. Lehen bidegurutzean Birular alderako norabidea hartu behar da, norbere aukeran tontor honetara ere igotzea. Bigarren bidegurutzean Txoriaitz alderako norabidea hartu behar da, hau ere bakoitzaren aukeran igotzea edo ez. Hortik aurrea bide zuzena Mendaroko aparkalekura basoko bideska eder batean zehar.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig