Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Autoa Logibarren (400 m.) utzi eta gorantz, Oltzarteko arroila zeharkatzen duen zubi fotogenikora iritsiko gara. Zubiaren beste aldetik jarraitu igotzen eta Larrañetik datorren pistarekin bat egitean (ordu bete), bertatik jarraitu eskubitarantz (mendebalderantz) ordu erdiz eta ezkerretara gorantz doan “Pista”ko bidera iritsiko gara. Metro batzuk aurreraxeago, 3 edo 4 auto aparkatzeko lekua dagoela ikusiko dugu (Larrañetik autoz etor liteke) eta beste metro batzuk aurreraxeago, gorantz doan bidea hartuko dugu (775 m.). Basoan zehar, hasieran hego-mendebalderantz, gero ezkerretara biratu eta geroxeago hegoalderantz malda gogorretik, garai batean borda bat omen zegoen lekura iritsiko gara. Gorantz (hegoalderantz), erdipurdiko bidexka jarraitzen, ezkerretara dugun erreka tartera hurbiltzen joango gara eta halako batean (1.020 m.), bidean errekarantz pixka bat jaitsiko da eta hortik aurrera, erreka hurbil ezkerretara dugula, bidea nahiko garbia izango dugu,.
Laster oihana bukatu eta pixka bat gorago “Ardane Pekoa” txabolara iritsiko gara. Irekia eta ikusten denez artzainak eta erabiltzen dute, zeren oso txukun eta hornitua dago.
Gorantz jarraituko dugu (erreka beti ezkerretara), eta pixkanaka malda errazten joango da eta laster aran zabal eta lau batean garela konturatuko gara eta aurre aurrean Otsogorrigaina. Lautadaren goiko bukaeran “Ardane gañekoa” artzain etxola dago (1.312 m.) eta pixka bat lehenago ezkerretara, HRP zehakaldia egitean erabiltzen den txabola-aterpea. Aipatutako etxolaren aurretik igarotzen da, Larrañeko tunela baino pixka bat beheragotik, “Pista”ko txabolaraino doan pista zabala.
Nik, ekialderantz gorantz jarraitu nuen Otsogorrigaina eta Barazea/Txardekagaina tontorren arteko leporaino eta handik Otsogorrigainaren tontorrera, honekin doan trackean ikusten den moduan. Baina azken maldaren GOGORRA kontuan izanda, nik berriro joatekotan, eta halaxe gomendatzen dut, beste honako aukera egingo nuke: Ardane gañekoa etxolaren hegoaldetik pista zabala jarraitu mendebalderantz 800 bat metro eta ezkerretara (hegoalderantz) don aran txiki batetik gorantz, Orhi menditik Otsogorrigainaraino datorren bizkarrera iritsi (Elhurrosoko lepoa, 1.648 m.) eta bizkar honetatik ekialdera jarraituz, Otsogorritxipia aurreneko eta aurrerago, Otsogorrigaina tontorrera iritsiko gara. Esan beharrik ez, bertatik Zuberoa osoa ikusten dela, alde batera Auñamendi, Hiru erregeen mahaia….. berta bertan Kartxela, beste aldera Orhi..
Jaisteko, ipar/ipar-ekialdera, Otsogorrigaina eta Barazearen arteko lepora joko dugu (1.662 m.). Hemen ipar-mendebaldera dagoen aran zabaletik jarraituz (kontuz, mendebalderantz joko bagenu, berriro Ardane Gañekora jaitsiko ginateke eta), “Ardane Gañekoa”tik datorren pista zabalerakin topo egingo dugu (1.500 m.) eta beheraxeago “Pista Gañekoa” etxola. Hemen pista bukatu egiten da eta bidezidorretik beherantz ipar alderantz (erne arrastoa ez galtzeko). “Pistako ur-jauzia” eskuinean utziko dugu eta “Pista Pekoa” txabolara iritsiko. Beherantz jarraituz eta beti ere erne bidea ez galtzeko, goizean erabili dugun Larrañetik Oltzarterako pistara iritsiko gara. (Puntu honetaraino goizean autoz etorri direnak, hementxe bukatuko dute). Hemendik aurrera, goizeko bidea kontrako noranzkoan jarraitu besterik ez zaigu geratzen.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
otsogorrigaina.trk | 290.8 KB |
otsogorrigaina.gpx | 239.82 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig