Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Abiapuntua
Etxeberri
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
325 m
Eskema
Etxeberri - Hilerria - Aitzartea - Larraun ibaiaren gaineko begiratokia - Mendebaldeko lepoa - Aixita - Mendebaldeko lepoa - Etxeberri
Luzera
6.00 km
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Ibilbide mota
Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea
SL-NA 131 ibilbideari jarraitzen dio arrastoak Aixitako gandorreko igoera ez beste tarte guztietan. Bidea ondo markatuta dago, eta jende dexente ibiltzen da itxura batean; jarraitzen erraza da beraz. Beste hainbat biderekin ere gurutzatzen da, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.
Arrastoa
Eranskina | Tamaina |
---|---|
aixita-2014-08-17.gpx | 68.11 KB |
Oharrak
GPSaren arrastoa ez da jarraia, pilak agortzeko zorian bainituen. Arrastoak gandorrari jarraitzen dio, baina errazagoa da gandorra eskubi aldetik saihesten duen bidezidorra jarraitzea (harria bustita dagoenean edo haizea ari duenean batez ere, amildegia aldean baitauka gandorrak tarte askotan).
Komentarioak
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Aixita
zuriain·k bidalia 2014·ko Abuztuaren 20·an - 13:59etan·an
Kaixo, Inaxio. Ez nuen haitz hori ezagutzen, ezta gaztelua ere, makina bat urtez bi ahizpen artean igaro arren. Banekien tontorrik garaienera iristeko eskalada egin behar zela, eta horrek atzera botatzen ninduen. Baina Aixitara iristeko zailtasun handirik behar ez badago, laster izanen naiz bertan. Ongi izan!
Zuretzako lan erraza izango
inaxio·k bidalia 2014·ko Abuztuaren 20·an - 20:11etan·an
Zuretzako lan erraza izango da Zuriain, zu ibilia izango zara honezkero putreak uxatzen harrizko gandor zailagoetan ;-). Aldameneko haitzari begira egon nintzen eta bai, harena beste kontu bat da, ez dago nolanahi saiatzerik harekin, kontu handiz ibiltzekoa da. Gaur erantsi ditut haren argazkiak.