Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ARITZ - BELATE
Aurkitzailea(k):
Noiz aurkitua:
1988-01-10
Elementu kopurua:
1
Lurraldea:Nafarroa
Garaiera:905 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Ez da horren nabarmena
Komentarioak
Near targets
TANTADI 1 ipar trikuharria (68 m.ra) · Uztartza mendia (507 m.ra) · ERASUN-IGOA trikuharria (791 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Berriz ere (eta ez da azkena
Berriz ere (eta ez da azkena izanen, oharturik zaudete) laguntza eske natorkizue. Tantadi 1 eta 2 trikuharriak dira oraingoan aitzakia. Kontua da aspaldi argazki bat bidali nuela eta Irundarra adiskideak Tantadi 1 ipar zela erran zuela. Baina aurreko egunean tokira itzuli eta ikusi nuen Tantadi 2 izan behar zuela hegoalderago zegoela. Nire ustez, orduan, aurrekoa Tantadi 2 hego zen, eta orain jartzen dudan berria Tantadi 1 ipar. BAINA zuen iritziaren zain geldituko naiz, argazkiak aldatu baino lehen.
Baina ez dira hemen geldituko nire zalantzak. Tantadi "berria" bilatzerakoan pare bat susmagarri aurkitu nituen. Haien argazkiak uzten dizkizuet hemen. Nire ustez, lehena da susmagarririk garbiena, baina, lehen bezalaxe, zuen fundamentuzko iritzien zain geldituko naiz.
Ikusten duzuen bezala, lan gutxiago hartuko zenukete trikuharrien bila zuzenean joanda ni bidalita baino...
puff, argazkiak ikusita
puff, argazkiak ikusita zaila da esatea... baina ez du ematen lehenengo horrek ohiko tumulua duenik inguruan, ez? lurrean sartutako harri haundiak ematen dute behintzat. nik ikusi dudanagatik trikuharriaren kamarako harriak inguruko harri haundietatik ondo bereizita egoten dira, tumuluarengatik, salbuespen batzuk salbu. tumuluaren inguruko harriak ere trikuharri beraren arlosak izaten dira askotan. zerbait esatearren...
Diozun bezala, lehena da
Diozun bezala, lehena da trikuharria. Gaur ikusi dut bertatik bertara eta segituan antzeman diot. Postea jarri diote aldamenean!
Kokapena zehaztu dut, GPSaz
Kokapena zehaztu dut, GPSaz bertan jasotakoarekin.