Skip to main content

Ezkitz mendia

inaxio·k

2024/03/24 - 08:52

Ezkitz, tontorreko harripila | ©inaxio (20050403)
Altuera
829 m
Beste izenak
Erkitz · Erkiza · Ezkiz
Mota
Mendialdea
Abiapuntuak
Azpilkueta · Apaioa
Lurraldea

Alkurruntzetik Legatera luzatzen den gandor luzeak hainbat adar ditu Baztango ibarraldera luzatzen direnak, eta horietan badira muino batzuk nahiko nabarmenak, esaterako: Unboto, Larro eta, honako hau, Ezkitz. Ezkitz muino harritsua da, beste biak ez bezala; Baztan aldean horren ugaria den harrigorrizko harlauzak pilatuta eta sakabanatua ageri dira tontorrean eta inguruetan. Tontorrean bertan mendizaleek harri horiekin eratutako harripila bat ikus daiteke urrutitik. Tontorra bera baino pixka bat beherago, hegoaldeko isurialdean, histgoriaurreko arrasto batzuk aurkitu dira: Ezkitz trikuharria eta Ezkitz zista. Azpilkueta herria eta Apaioa auzoa gertu gelditzen dira igoera azkar bat egin nahi izanez gero, eta ibilbidea luzatu nahi izanez gero aukera ugari dago, ez baititu urruti lehenago aipatutako tontor horiek guztiak.

Oso gertu (< 1.000 m)

EZKITZ trikuharria (75 m.) · EZKITZ zista (83 m.) · EZKITZ 2 hego trikuharria (859 m.) · HARTZU-ZELAI tumulua (862 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

EZKITZ trikuharria (75 m.) · EZKITZ zista (83 m.) · EZKITZ 2 hego trikuharria (859 m.) · HARTZU-ZELAI tumulua (862 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi