Frantzia eta Espainiaren arteko mugako lehenengo mugarria da eta Bidasoa ibaiaren bazterreko burkail batean dago, amildegiaren ertzean. Bidasoako bide berdea bere paretik pasatzen da, ibaiaren bestaldean, baina inor gutxi erreparatuko da handik mugarriaz, aldez aurretik han dela jakin ezean.
Erdarlatsako zubi zaharraren izkinetik abiatzen den GR arrastoa baliatu dezakegu gerturatzeko eta, hari jarraituz bere parean garenean GRaren arrastoa utzi eta ibaiaren bazterrera jaitsi beharko dugu, arrasto nabarmenik gabe, aldapa malkartsu batean behera. Bide zakarra da, baina ez da zaila.
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Endarlatsako Dorrea gotorlekua (153 m.) · Endarlatsako ermita eraikina (206 m.) · Endaraberea errota (214 m.) · R2 mugarria (483 m.) · Pikako torrezarra gotorlekua (632 m.) · R3 mugarria (680 m.) · Bidasoa auzoa (765 m.) · ALKOZPEKO LEPOA tumulua (805 m.) · R4 mugarria (950 m.) ·
Basurde uxaldia eta atzera
inaxio·k bidalia 2023·ko Otsailaren 12·an - 21:02etan·an
Gaur Ibardin arteko mugarriak fitxatzeko asmoz joan naiz Endarlatsara, baina Bera eta Hendaia aldeko ehiztariek elkar hartuta antolatutako basurde uxaldi batekin egin dut topo, eta mesedez ez jarraitzeko eskatu didate modu egokian. Itxura batean mugimendu handia zegoen eta tarteka tiro hotsak ere entzuten ziren eta atzera egin eta Erlaitz aldera igo naiz... beste basurde uxaldi batekin topo egiteko. Han zorionez ez zen tiro hotsik eta uxaldiaren eremua bizkarrean amaitzen zenez handik gora egin dut.