Saioan goia jotzen duen mendikate luze bateko lehenengo tontorra da, Iparraldetik hasita. Larreak, iratzeak eta pagadiak estaltzen dituzte bere isurialde guztiak eta oztoporik gabe ibil daiteke noranahi. Arretaz begiratuz gero, historiaurreko hainbat lekukotasun aurkituko duzue, han-hemenka (ez daude seinalatuta). Gailurra IM-HE norabidean luzatzen den bizkar harritsu batek osatzen du eta erpin geodesikoa eta buzoia ditu tontorrean. Ibilbidea luzatzeko aukera ederra eskaintzen du Saioa aldera luzatzen den bizkar luzeak, nahiz eta Saioako tontorra urrutitxo gelditu. Aipagarriak dira Iparraldeko isurialdeko herrixkak ere (Berroeta, Aniz, Ziga) eta inguruko paisaia, oro har. Bada Berroeta eta Ziga artean PR bide bat mendian nahiko gora heltzen dena: horixe bide aproposa da mendiko itzulia egiteko.
Oso gertu (< 1.000 m)
ABARTAN 1 tumulua (83 m.) · ABARTAN 2 tumulua (180 m.) · ABARTAN 3 tumulua (204 m.) · ELORREGIKO LEPOA harrespila (544 m.) · ABARTANGO ZELAIA harrespila (564 m.) · ELORREGI EKIALDE tumulua (614 m.) · ELORREGI EKIALDE harrespila (631 m.) · ELORREGI harrespila (651 m.) · URLEGI 2 HEGO zutarria (708 m.) · URLEGI 1 IPAR zutarria (715 m.) · URLEGIKO LEPOA harrespila (735 m.) · URDINTZ zutarria (777 m.) · URLEGI tumulua (790 m.) · IZKOA harrespila (794 m.) · Aizkoa mendia (871 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Ziga-Aitzkoa-ABARTAN-Ziga | Ziga herria | 810 m | Xabiaram |
Belate .. Abartan | Belate | mou |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
ABARTAN 1 tumulua (83 m.) · ABARTAN 2 tumulua (180 m.) · ABARTAN 3 tumulua (204 m.) · ELORREGIKO LEPOA harrespila (544 m.) · ABARTANGO ZELAIA harrespila (564 m.) · ELORREGI EKIALDE tumulua (614 m.) · ELORREGI EKIALDE harrespila (631 m.) · ELORREGI harrespila (651 m.) · URLEGI 2 HEGO zutarria (708 m.) · URLEGI 1 IPAR zutarria (715 m.) · URLEGIKO LEPOA harrespila (735 m.) · URDINTZ zutarria (777 m.) · URLEGI tumulua (790 m.) · IZKOA harrespila (794 m.) · Aizkoa mendia (871 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig