Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:MURUMENDI
Aurkitzailea(k):J. Zufiaurre
Noiz aurkitua:
1983
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Trikuharria. Tumulua 12 m.tako diametrokoa I-H eta 10,50 m. E-M, eta 0,75 m.tako altuerakoa Ekialdean eta 1 m. Mendebaldean. Baso-pista batek bere HMko arkua mozten du. Erdiko kraterra 4x3,80 m. diametrokoa eta 0,35 m. sakonerakoa da. IE eta HMko tumuluetako kuadranteetan bi harlosa daude etzanda, ziur aski ganbarakoak, 1,55x0,80x0,17 eta 1,40x1,20x0,23 m.takoak, bata eta bestea. Ganbara-harlosak kareharrizkoak dira eta tumulua kareharrizkoa eta bertako hareharrizkoa.
Lurraldea:Beizama
Garaiera:525 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Nabarmena da
Historiala:
J. ZUFIAURREk aurkitu zuen 1983an. Ez da industu.
Bibliografia:
Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1990, nº 233
Egoera txarrean dago, sasia
Egoera txarrean dago, sasia eta basoa hazten ari da bere gainean eta ez dago deus ikusterik. Kokapena zehaztu dut.