Idibaltzagako Andra Mari eliza

Enezubi·k

2025/10/25 - 13:30

Idibaltzagako Andra Mari Eliza. Errigoiti (Eleizalde-Olabarri)
Idibaltzagako Andra Mari Eliza. Errigoiti (Eleizalde-Olabarri) ©Enezubi (20251025)
6 klik
Mota:Eliza
Udalerria:Errigoiti
Mendea: XVI
Iraupen egoera: Ona

Idibaltzagako Andra Mari elizan bi estilo ikus daitezke, errenazentista eta neoklasikoa. Hormak eta portada XVI. mendekoak dira, eta barrualdea berriz, XIX. mendean egin zen berreraikitzearen ondorioa da. Elizaren oina angeluzuzena da, saloi-oina du, ez du bururik, eta luzera zabaleraren bikoitza da. Hiru nabetan eta bost tartetan antolatuta dago. Gangari eusteko lau zutabedun bi ilara daude, zutabeak klasikoak dira, toskanarrak. Portada ostera, manierismoaren adibide bikaina da, 1560an egina da. Pilastren artean dagoen erdi puntuko arkua da eta San Pedro eta San Pabloren medailoiak ditu. Elizaren barruan berriz, Bizkaian oso ezaguna den "Gorputz Santue" dago, haren kaperan kutxa batean dagoen hilotz usteldu gabe eta mirarigilea da

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

San Antoniño ermita (53 m.ra) · Elexalde-Olabarri auzoa (56 m.ra) · Errigoiti udalerri-burua (521 m.ra) · Errigoiti udalerria (521 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 16·ra, 16 guztira