Aurino mendia

zuriain·k

2024/11/18 - 12:31

Arroka bitxiak Aurinon
Arroka bitxiak Aurinon ©zuriain (2024-11-18)
2 klik
Altuera:698 m
Beste izenak: Auriño
Mota:Mendia
Mendialdea:Uxueko mendiak
Abiapuntuak:
  • Uxue
  • Murelu Hautsi
Lurraldea:Nafarroa

Txutxu menditik hegoalderantz luzatzen den adarraren ia muturrean topatuko dugu Aurino izeneko tontorra. Oso mendilerro luzea da hau, Aliaga errekatxoaren eta Aragoi ibaiaren artean gailentzen dena. Gandorrean zehar, hainbat gailur aurkituko ditugu, ez oso nabarmenak, baina bai ikuspegi zabalekoak (Capaburros, Aristuziaga, Peña de los Huevos...) Garai batean mendialde honetan ibiliko ziren aziendak aspaldi desagertu ziren, eta landaretza gogor eta deseroso bat jabetu da tokiaz. Ongi egindako trackak eskueran eduki ezean, hobe abenturarik ez egitea inguru honetan.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints