Bizkaia Zubitik Kolitzara mendi bizikletaz ibilbidea

Jose·k

2020/08/20 - 18:53

klik
Abiapuntua: Bizkaia Zubia
Zailtasuna: Erraza
Igoera metatua:1200 m
Eskema: Bizkaia Zubia – Gallarta – La Aceña – Traslaviña – Bezi – La Herbosa mendatea – La Porqueriza lepoa – Kolitza
Luzera:92.00 km
Iraupena: 8 ordu
Ibilbide mota: Mendiko bizikletaz

Ezkerraldean eta Enkarterrietan izan ziren mehatzetako trenbideetako batzuk bidegorri edo bide berde bihurtu dira azken urteetan, oinezko zein txirrindularien gozamenerako. Burdin Mendien Bide Berdea bezala ezagutzen denak Kolitzara gerturatzeko aukera eskaintzen du, errepideak saihestuz. Ondoren, legarrezko bide bat jarraituz Kolitzako tontorreraino igo daiteke.

Joan-etorria ibilbide luzea da, 92 km, baina kilometro gehienak lau xamarrak dira, eta bide guztiak nahiko erosoak.

Ibilbide hau Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldean abiatzen da, baina ezkerraldeko edozein herritan has daiteke, bidegorri sare eder batek lotzen baititu. Eskuinaldeko edozein herri ere izan daiteke abiapuntua, eta Bizkaia Zubitik itsasadarra zeharkatu.

Portugaleteko herrigunea zeharkatu eta Sestaotik datorren bidegorria hartzen da, Gallartara igo eta Burdin Mendien Bide Berdearekin bat egiteko. Barbadun bailaran gora Artzentalesen dagoen Traslaviñako geltokiraino jarraitzen da bide berde hau. La Aceñaraino erabat laua da. Ondoren, baditu gorabehera txiki batzuk, baina orokorrean leuna da, goranzko joerarekin.

Traslaviñatik Bezi auzunera igotzen da porlan eta harrizko bide aldapatsu batetik, eta ondoren La Herbosa mendatera jaisten da, Bezira iristen den errepidetik. Mendatean, errepide nagusia zeharkatu, eta Garbea mendiaren ipar magala zeharkatuz La Porqueriza atsedenlekura igotzen den bidea hartu behar da. Hasierako asfaltozko lurzorua legar bihurtzen da igoeraren erdi inguruan, baina nahiko eramangarria da tarte hau.

Legarrezko bideari jarraituz, Kolitzara gerturatzen da. Ekialdeko aurpegia zeharkatu eta hegoaldekora pasatzean Balmasedatik igotzen den bidearekin bat egiten da, eta sigi-saga igotzen da tontorreraino.

Wikiloc IDa: 54785061
Azken zatiaren mapa
Bidean ikusi beharrekoak:Bizkaia Zubia
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Kolitza.gpx276.54 KB

Komentariorik ez..