Loiaundi mendia

zuriain·k

2020/07/29 - 09:05

Loiaundi
Loiaundi ©zuriain (2020-07-29)
5 klik
Altuera:712 m
Beste izenak: San Andres
Abiapuntuak:
  • Beuntza
  • Beratsain
Lurraldea:Nafarroa

Imotz, Basaburua eta Ultzamako ibarren artean, mendalde oihantsu bat zabaltzen da. Erliebe leunean, tontorrak ez dira oso nabarmenak, eta pagadi sarrien baitan egonik, kakatzeko zailak dira.
Loiaundi gaina mendialde honen hegoaldean dago, lepo luze batek bereizita ardatz nagusitik. Mendiaren itxura konikoak erakargarria da mendizalearentzat, baina behin tontorrean ez dugu paisaiarik batere ikusiko, uneoro basoren baitan egonen baikara. Iparraldeko isurialdean pagoak nagusi diren arren, hegoaldekoan haritzak eta pinuak ikusiko ditugu. Udan, iratze erraldoien artean bide egin beharko dugu aurrera tontorrera iristeko.

Komentariorik ez..

Near targets

San Migel eraikina (861 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints