Altuera:704 m
Beste izenak:
Ozingo gaina
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Gaskue
- Latasa
- Erripa
Lurraldea:Nafarroa
Arraldegaina-Itxondoa katea Gaskueko errekak etenda amaitzen da hegoaldean, eta berriz ere Ozingo gainean altxatzen da. Mendi isolatua da, bi gailurrekin. Mendebaldekoa 689 metrokoa da, eta Aizpea du izena. Ekialdekoa da altuena, 704 metroekin. Oihan itxi samar batek estaltzen du mendia, eta batzuetan ez da erraza bidexkak aurkitzea, abererik ez gizakirik ibiltzen ez direla seinale. Hala ere, ez dugu oztopo gaindiezinik topatuko. Itxura borobila izan arren, harrizko gandor polit batek gainalde osoa zeharkatzen du, batzuetan balkoi txikiak osatuz paisaia ikusteko aukera ematen dutenak.
Komentariorik ez..
Near targets
Odieta (750 m.ra) · San Esteban eliza (892 m.ra) · Gaskue kontzejua (906 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi