Lekunz mendia

zuriain·k

2020/07/06 - 11:27

Lekunz
Lekunz ©zuriain (2020-07-06)
klik
Altuera:866 m
Mendialdea:Zarikieta
Abiapuntuak:
  • Meotz
  • Uli Behekoa
  • Eparotz
Lurraldea:Nafarroa

Artanga eta Zarikieta herri despopulatuen artean mendikate are bakartiago bat zabaltzen da, pinu eta haritz baso trinkoek defendatua eta bide urrik zeharkatuta. Inguruko herri gehienak hilik eta errepiderik gabe egonik, txangoak luzeak dira ezinbestean, eta bide zaharrak ia desagerturik egonik, pistetan barrena ibili beharko dugu. Lekunz gaina da mendikatetxo honen azken gain garrantzitsua iparraldetik, soka Peña Roya eta Mendigainara irisi baino lehen.
Gailurreko azken metroak zikin samar daude, baina pazientziaz zeharkatzeko modukoak dira. Tontorra basoaren baitan egonik, paisaiarik ez bertatik, baina bidean ikuspegi ezin zabalagoak izanen ditugu.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints