Izketa eta Mendi Eritzetik ibilbidea

inaxio·k

2018/04/27 - 21:14

773 klik
Abiapuntua: Eritze
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:500 m
Eskema: Eritze - Ollarnagusi - Izketa - Lezeadenea - Txurbil - Txurri - Mendi - Eritze
Luzera:12.00 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Itza

Eritze herriaren IEan eratutako mendartea ezagutzeko ibilbidea. Hainbat gainetatik pasatzen da, gora-behera handirik gabe, baina ez da ibilbide erraza, sasi artean edo sasia ahal den neurrian saihestuz bidea bilatu beharra baitago zenbait pasartetan. Izketa eta Lezeadenea arteko tartea izango da seguraski arreta gehien eskatzen duena, baina beste hainbat lekutan ere estu ibili beharra egongo da, eta uda aurreratua badago zer esanik ez. Makila, galtza luzeak eta guraize batzuk lagungarri gerta daitezke. Ollarnagusitik Izketa aldera joateko berriro errekaren ondora jaitsi eta beheko pista baliatzea egokiagoa izan daiteke, ibilbide honek jarraitzen duen hegian zeharreko pista horretan sasia nagusituta egon baitaiteke (nik nahiko garbi topatu nuen, udaberriaren hasiera zelako).

Arrastoa:
EranskinaTamaina
eritze.gpx155.85 KB

Komentariorik ez..

1·tik 27·ra, 27 guztira