Altuera:737 m
Beste izenak:
Mendaia
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Lokiz
Abiapuntuak:
Antzin
Lurraldea:Nafarroa
Lokiz mendilerroa, Nafarroako mendimultzorik handienetakoa izanik ere, nahiko ezezaguna da. Ekialdeko malkarrak, Allin gainean amiltzen direnak, eta Lana ibarreko gainak dira mendizaleek bisitatzen dituzten bakarrak... eta seguruenik ez oso maiz.
Antzin gaineko mendialdeak Peñas de la Miel omen du izena, eta Mendandia da harri horietako bat. Mediterranear erako baso itxi batek defendatzen du gaina, eta kontuz ibili behar da bideak eta xendrak ez galtzeko.
Gailurretik bertatik ez dugu paisaia handirik ikusiko, baina beheragoko malkarrek ikuspegi interesgarriak eskainiko dizkigute.
Mendi ezezaguna.
Kaixomendizaleok.
Herenegun izan nintzen bertan eta Antzin herritik abiatuta iparreko norantzan doan pista hartu eta pista berberajarraituaz, ondoren mendebaldera doa mendiari buelta emanaz zelai bateraino 50min.Zelaian topatu behar da harripila bat non bertatik bidetxur bat abiatzen da, hegoko norantzan, tontorrerino, beste 10min. Mendi ezezagua eta inguru bakartia baina polita.
Ondo izan Aio