Antenara doan bidetik Jatara igoera ibilbidea

Jose·k

2016/10/12 - 10:58

1375 klik
Zailtasuna: Erraza
Igoera metatua:200 m
Luzera:3.90 km
Iraupena: ordu 1 15 minutu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik

Jatara igotzeko biderik errazena izango da honako hau, ziurrenez. Bakio eta Armintza arteko errepidetik komunikazio antenetara iristen den bidea baliatzen du tontorrera gerturatzeko. Porlanezkoa da bide hau hasieran, eta kotxearekin nahiko gora igo daiteke. Atsedenlekua baino zertxobait gorago, ur depositu baten ondoan dagoen bidegurutze bat izan daiteke abiapuntu egokia.

Bide zabal honetatik gorantz jarraituz, laster desagertuko da porlana, hartxintxarrezko bide bihurtuz. Aldapa leuneko zuzengune batek Jatako bi tontorren arteko lepora eramaten du.

Kontrako magaletik aurrera egiten duen bidetik jarraitu beharrean, mendi-bizkarretik doan bidezidorra har daiteke. Aldapa maldatsua du hasieran, baina laster leuntzen da, eta berehala tontorrera iristen da.

Wikiloc IDa: 15079063
Iparraldeko bizkarretik ikusita
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Jata.gpx35.38 KB

Komentariorik ez..