Mitxintxola mendia

inaxio·k

2014/11/29 - 20:14

Mitxintxola gaina
Mitxintxola gaina ©inaxio (20141019)
1400 klik
Altuera:322 m
Mendialdea:Jaizkibel
Abiapuntuak:
  • Lezo
  • Pasai Donibane
Lurraldea:Gipuzkoa

Jaizkibelen mendebaldean narbarmentzen den gain txiki bat da, haren bizkarretik bereizita. Harrizko gandor batek apaintzen du bere gailur soila eta ikuspegi zabala eskaintzen du bertatik. Ez dauka txartelontzirik.

Talaia bidea bere Iparraldeko hegia inguratuz jaisten da Pasaiako badiaren sarrerako haitzetara eta handik abiatuta igotzea da seguraski aukera onena. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Talaia bideari jarraituz Jaizkibelen bizkarrera jo dezakegu eta handik haren tontorrera jo, edo Lezo aldera jaitsi, Donibanera itzultzeko.

Komentariorik ez..

Near targets

Mitxintxola II (Dudoso) tumulua (76 m.ra) · Mitxintxola I zutarria (264 m.ra) · Mitxintxola III zutarria (271 m.ra) · Lehenengo dorrea gotorlekua (619 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints