Sorondo - Añarbe ibilbidea

inaxio·k

2014/07/12 - 18:31

2414 klik
Abiapuntua: Astigarragako Benta
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:700 m
Eskema: Astigarragako Benta - Alcampo - Bidegorria - Altzibar - Sorondo - Irubirita - Añarbe - Añarbeko Presa - Goizuetako errepidea - Ugaldetxo - Hernani - Astigarraga - Astigarragako Benta.
Luzera:54.00 km
Iraupena: 5 ordu
Ibilbide mota: Mendiko bizikletaz

Añarbe urtegia inguratzen duen pista oso aproposa da mendiko bizikletarako, baina badu eragozpen haundi bat: ezin da presa gainetik pasa eta ezinezkoa da itzulia osatzea, bizikleta bizkarrean hartu eta nahiko aldapa txarretan ibili gabe. Errenteriako Udalari dagokion aldean (Goizuetari dagokio presaren beste aldea) ez dago Goizuetako errepidera jaisteko biderik... zabalik. Ze egon badago errepide bat urtegia inguratzen duen pista bukatzen den lekutik Goizuetako errepidera jaisten dena, baina tarte horretan hesiz itxita dago. Goizuetako aldean badago aukera hori, arrastoak erakusten duen bezala, bizikletaz jaitsi daitekeena azken 50 metroak kenduta.

Ibilbide honek urtegia inguratzen duen pista horren zati bat egiten du beraz, Oiartzun eta Goizueta aldekoa. Ez du aparteko zailtasunik, igelez betetako putzu ugari eta aldapan behera datozen errekastoak baino ez.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
sorondo-annarbe-ugaldetxo.gpx200.53 KB

Komentariorik ez..